Mikel Etxabe Zumaiako Futbol Taldeko jokalariak gaur, larunbata, 16:00etan jasoko du merezitako omenaldia, bere betiko taldearen eskutik. Futbol eskolan hazitako jokalariak Zumaiako Futbol Taldeko talde guztietan jokatu du, 2007-2008 urtean infantilen ohorezko mailan hasi zen, gero, Euskal Ligan jokatu zuen, eta preferente mailaraino iritsi eta bertan egin ditu azkeneko zazpi urteak, betiko taldean, Zumaiakon.
Mikelek azken partida 2020-2021 jokatu zuen, Urkiren aurka, eta bera izan zen final horretan kopa altxatu zuen jokalaria.
Zorionak Mikel!