Unax Ayo Gipuzkoako kadete mutilen selekzioan

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Futbol Taldea 2021ko abe. 17a, 18:02

Unaxek Arabako eta Nafarroako selekzioen aurka jolasteko aukera izango du Abenduan.

Josu Zubiak, Gipuzkoako futbol federazioko hautatzaileak, Unax Ayo Zumaiako Futbol Taldeko jokalaria aukeratu du beste Gipuzkoako jokalari batzuen artean, abenduaren 28ko entrenamenduan parte hartzeko. Entrenamendu honetaz gain, Abenduaren 30ean Zumarragan (Urola K.E.-ren 50. urteurrena dela eta), Arabako eta Nafarroako selekzioen aurka jokatzeko aukera izango du, hirukorako partiduan.

Zorionak Unax!!!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide