Motxila berriak ekarri ditu Zumaiako Futbol Taldeak.

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Futbol Taldea

Futbol eskolako umeei zuzenduta daude motxilak.

Motxila berriak ekarri ditu Zumaiako futbol taldeko umeek erosi ditzaten. Motxila mota hau, gaur egun erabiltzen den motxila baiño txikiago da, eta gaztetxoentzako zuzenduta daude. Motxila honen neurriak 30x40x18 dira eta gutxi gora behera 20 litroko edukiera du.

Jokalariak motxila nahi badu lortu izena eman dezala bere ekipoko entrenatzaile-arduradunekin. Motxilaren prezioa 25€ dira eta 65 unitate ekarri du Zumaiakok nahi duten jokalariek erosi ditzaten. Zumaiako futbol taldeko ez diren umeek ere aukera izango dute motxila erosteko.

Motxilak erosteko egunak, Abenduak 21, 23, 28 eta 30 izango dira. Ordutegia 18:00-tatik 19:00-tara Zumaiako futbol taldeko kantina aldean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide