Gabon Zoriontsuak eta Urte Berri On!!!

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Futbol Taldea 2021ko abe. 24a, 10:56

Zumaiako Futbol taldeko zuzendaritzako oharra.

Beste urte bat Zumaiako futbol taldeko gurditik tiraka. Jada 3 urte hartu genituela zuzendaritzako lanak eta laster zikloa bukatzera goaz. Ez zaizkigu garai oso onak tokatu pandemia dela eta, baino kirol arloan egindako apustuaren emaitza onak jasotzen ari gera. Horrek ematen digu indarra egoera zail honetan aurrera egiteko.
2021-ko Ekainean lortutako hiru finalak irabaziak eta Abenduan gure talde ezberdinek duten egoera ikusita, 2022 urte berria gogoz eta esperantzarekin dator Zumaiako Futbol Taldearentzat. Emaitza hauek lortzeko lan egiten duten jokalari-entrenatzaileei ZORIONAK;, musuko – Gel – txerto – arau berri eta abar… guzti hauei aurre eginez, bikain bere lanean.
Futbol eskolako neska mutil eta bere entrenatzaileei ere Zorionak!!!! Oraindik partidu ofizialeko emaitzarik eduki gabe, astero Aita Mari futbol zelaian lan bikaina eginez eta harrobia lantzen.
Tabernan laguntzen diguten Isabel eta Aitorrei ahaztu gabe ere, Zorionak!!!
Hirugarren urtez goazen Zuzendaritza taldetik deialdi bat bidaltzen dugu, 2022 urteko Ekainetik aurrera  jende berria gure zuzendaritzarekin elkar lanean hasteko, gure zikloa bukatzean prest izan daitezen hurrengo Zuzendaritza berria.
Zorionak eta Urte Berri ON Zumaiako Futbol Taldetik!!!!!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide