Asteburu honetan Aita Mari futbol zelaian IDOIA TABERNA babesten duen Ohorezko kadete mutilak jokatuko dute partidu interesgarria Anaitasunaren aurka larunbat goizean. Zumaiarrak lehenak joanda sailkapenean eta partidu hau irabaziz, hurrengo faserako txartela eskuratzeko oso gertu geldituko lirateke; partidu garrantzitsua Ander Astigarrak zuzentzen duen talderako.
DECOTENA-K babesten duen lehen mailako kadete mutilak ere larunbatean jokatuko dute, hauek igoera fasean eta hirugarren postuan lan bikaina eginez.
Azkenik Preferenteak, METRO TABERNAK babesten duen taldeak larunbateko azken partidua jokatuko du. Oso itxura ona emanez eta oraindik partidurik galdu gabe 2022/2023 urteko ligan, lehen postuan eta bigarrena 11 puntura, Ander eta Javik zuzentzen duten taldeak Astigarraga Mundarro edukiko du aurkari.