Asteburu honetako partidak Aita Mari futbol zelaian

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Futbol Taldea 2022ko ots. 11a, 17:26

Sei partida jokatuko dira bihar, larunbata, Aita Mari futbol zelaian.

Larunbateko partiden zerrenda Aita Marin, Zalla tabernak babesten duen Lehen mailako kadeteak irekiko dute futbol partida zerrenda. Bingen eta Ostoren taldeak aurreko asteko lana hobeagotzea izango dute helburu. Ohorezko infantil mutilak jokatuko dute hauen ondoren, eta goizeko azken partida, infantil txikik izango jokatuko du 13:00etan.

Arratsaldean berriz, Zumargik babesten duen Ohorezko erregional neskek jokatuko duten arratsaldeko lehen partidua 15:30ean, eta partida horren ondoren gizonezkoek jokatuko dute; denboraldi bikaina egiten ari diren Metro tabernak babesten duen preferenteek 17:45ean oraindik partidurik galdu gabe aurten.

Igandean, berriz, goizean 10:45ean hasita, alebinak edukiko dituzte partiduak; arratsaldean berriz Decotenak babesten duen lehen mailako jubenilek jokatuko dute partida 16:00etan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide