Asteburu honetako partidak Aita Mari futbol zelaian

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Futbol Taldea 2022ko ots. 19a, 10:00

Ohorezko ekipoak asteleheneko zozketaren zain.

Ohorezko ekipoak asteleheneko zozketaren zain.

Asteburu honetan jokatuko dute lehen faseko azken partidua ohorezko taldeek. Denak igoerako fasean daude sartuta. Aste buru honetako partiduak, trantsizioko partiduak izango dira eta astelehenean izango da talde hauen zozketa zerrenda, hurrengo faseko aurkariak ezagutuz.

Larunbatean, 10:00-tan jokatuko dute lehen partidua lehen mailako kadete neskak; neskak gogotsu daude lehen partidua irabazita. Ondoren ohorezko kadete mutilak hauek jada sailkatuta. Arratsaldean berriz, Erregional mutilak, hauek bai partidu gogorra igoerari begiratzen. Ondoren, Taosa tabernak babesten duen ohorezko jubenilak; Edu Zubian mutilak presiorik gabe ibiliko dira dena erabakita bait dute.

Igandean ohorezko infantil neskak jokatuko dute, Fernandok zuzentzen duen taldeak gogotsu daude lehen partidua irabazi eta gero. Hurrengo 2 partiduak infantilak izango dira, batetik ohorezkoak eta bukatzeko lehen mailakoak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide