Asteburuko partidak Aita Mari futbol zelaian

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Futbol Taldea 2022ko ots. 25a, 16:58

Inauteri asteburuan, 3 partida jokatuko dira larunbatean Aita Mari futbol zelaian.

Larunbatean 3 partida bakarrik izango dira Zumaiako futbol zelaian. Zalla tabernak babesten duen lehen mailako kadeteak hasiko du partida zerrenda, eta ondoren Decotenak babesten duen lehen mailako jubenil mutilak. Arratsaldean, berriz, Edu Zubiaren ohorezko mailako jubenilek jokatuko dute arratsaldeko partida bakarra Aita Marin.

Ohorezko taldeak zozketa eduki zuten Otsailaren 21-ean, eta igoera mailako fasean sarturik daude. Asteburu honetatik aurrera aurkari berri eta gogorrekin egingo dute topo. Ea fase hontan ere egoki ibiltzen diren.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide