Asteburuko partidak Aita Mari futbol zelaian

Preferenteak eta erregionalak partiduak izango dituzte Zumaian.

Larunbatean 5 partidu izango dira Aita Mari futbol zelaian, lehen mailako infantilek hasiko dira jokatzen goizeko 9:30-tan. Idoia tabernak babesten duen ohorezko kadete mutilak jokatuko dute 11:30-tan, eta eguardian berriz 13:15-tan ohorezko infantil neskak jokatuko dute partidua.

Arratsaldean berriz, Zumargik babesten duen Erregional neskak jokatuko dute arratsaldeko lehen partidua 15:30-tan Tolosaren aurka, eta partidu horren ondoren Metro tabernak babesten duen Preferente Mutilak jokatuko dute partidu interesgarria. Preferenteko taldeak, igoera fasea jokatzen ari da eta lehengo astean eduki zuen lehen partidua; ondo hasi dira lehen partidua irabaziz eta aste honetan bigarrena izango dute igoera maila honetan aurre hartzeko.

Igande eguardian, partizipazioko Alebinak jokatuko dute partidua Zarautz-en aurka eta igande arratsaldean berriz beste partidu interesgarria Erregional mutilena, hauek ere goiko poztuetan kokaturi Anaitasuna izango du aurkari. Anaitasuna ere goiko poztuekin dagoela, partidu borrokatua susmatzen da.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide