Asteburuko partidak Aita Mari futbol zelaian

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Futbol Taldea 2022ko mar. 11a, 18:22

Erregionalak eta ohorezko jubenilak partiduak izango dituzte Zumaian.

Erregionalak eta ohorezko jubenilak partiduak izango dituzte Zumaian.

Aste honetan Aita Mari zelaian, Zalla tabernak babesten duen lehen mailako kadeteak hasiko dute larunbateko partidu zerrenda. Ondoren ohorezko infantil mutilak jokatuko dute eguardian.

Arratsaldean berriz, Taosa tabernak babesten duen Ohorezko jubenilak jokatuko dute arratsaldeko lehen partidua. Jubenilek taula erdian dira, eta gorako postuetan egoteko partidu hau irabazi beharra dute. Partidu honen ondoren, Erregionalak jokatuko dute, talde hau lehen postuan dago beste 2 taldeekin puntuz berdinduta. Partidu garrantzitsua Pinillaren mutilak atera beharreko larunbatean.

Igandean partidu bakarra izango da, goizeko 11:00-tan infantil txiki mutilak jokatuko dute Euskaldunaren aurka.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide