Aste honetan Aita Mari futbol zelaian 7 partidu jokatuko dira, beraien artean Preferenteak jokatuko du larunbat arratsaldean.
Larunbatean lehen mailako Infantilak irekiko dute partiduen zerrenda goizeko 9:30-tan Ikasberriren aurka. Hauen atzetik Idoia taberna babesten duen ohorezko kadete mutilak jokatuko dute, hauek ere igoerari beratuz. Eguardian, 13:15-tan Fran Aizpuruak zuzentzen duen lehen mailako kadete neskak jokatuko dute eta partidu honen segidan Fernandok zuzentzen duen ohorezko infantil neskak jokatuko dute 15:30-tan.
Larunbat arratsaldeko azken partidua, Metro tabernak babesten duen Preferenteak jokatuko dute. Hauek partidu zaila eta irabazi beharreko izango dute etxean Universidad de Deusto aurkari. Preferenteak irabazi beharra dauka, kontuan hartuz lehengo astean bere lehen porrota jaso zuela aurten eta. Partidu bikaina izango da ikusteko, eta emaitza on bat jasotzeko.
Igandean 2 partidua izango dira, biak arratsaldean. Lehen partidua 15:30-tan infantil txikik izango du eta ondoren Decotenak babesten duen lehen mailako jubenilak jokatuko dute 17:30-tan, azken hauek oraindik ere igoera mailari begiratuz.