Iradi Unanue, Realeko entrenamendu saioetan

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Futbol Taldea 2022ko mar. 27a, 11:25

Zumarraga eta Zarauzko torneoetarako deialdietan izango da futbolari zumaiarra.

Iradi Realarekin ari da entrenamendu saioetan. Bi taldeekin ari da entrenamenduak egiten; bai Realarekin eta baita bere taldea den Zumaikorekin.

Lehen deialdian izan zen, eta bigarren deialdirako ere deitu diote. Hurrengo entrenamendua apirilaren 4ean izango du Zubietan.

Entrenamenduaz gain, Realarekin apirilean izango diren bi torneoetan parte hartzeko deitu diote: lehen torneoa Zumarragan izango du eta bigarrena Zarautzen.

Elena eta Salma izan ziren aurreko urtean Realak fitxatu zituen bi zumaiarrak, eta badirudi lan horietan dabilela Iradi. Aipatzekoa da fitxaketen atzean talde lana eta Fran eta “Balta” talde buruak daudela atzetik, neska hauen onena atera nahirik; beraz, entrenatzaileak ere zoriondu behar.

Zorte on, Iradi!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide