Larunbat goizean futbol eskolako neska-mutilentzako zegoen Aita Mari futbol zelaia prest, baina Gipuzkoako Foru Aldundiak elur arriskua dela eta, alerta laranja protokoloa aplikatu du eguraldiaren iragarpenaren ondorioz.
Alerta laranja dela eta, apirilak 2, larunbateko partida guztiak bertan behera gelditzen dira eta suspentsioaren iraupena larunbat goiz guztia izango da 14:00-ak arte. Beraz, bertan behera gelditzen dira eskola kiroleko partidak larunbat goiz honetan. Eskola kirolaz gain, infantil mailan aritzen diren taldeek ere protokolo honetan sartzen dira. Honen ondorioz Ohorezko infantil mutilak Astigarragan zuten partida, bertan behera gelditzen da.
Larunbat arratsaldean, Decotenak babesten duen lehen mailako jubenilek jokatuko dute larunbateko lehen partidua, eta honen ondoren Metro tabernak babesten duen Preferenteko mutilek jokatuko dute; partida hau oso garrantzitsua da igoera mailari eusteko. Zumaiako futbol taldeak partidua ikustera gonbidatzen du afizioa partidu interesgarri eta garrantzitsu honetan.
Igandean bbi partida izango dira eta biak goizean, lehen partida lehen mailako infantilak jokatuko dute 9:30ean, eta ondoren ohorezko kadete mutilek jokatuko dute Hondarribiaren aurka.