Asteburuko partidak Aita Mari futbol zelaian

7 partida izango dira asteburu honetan Zumaian.

Larunbateko lehen partidua lehen mailako kadete neskek jokatuko dute; Fran eta Baltaren jokalariak taula erdian daude lan bikaina egiten. Hurrengo partida Taosak babesten duen ohorezko jubenilek jokatuko dute. Eduren mutilak taula erdian daude baino esperantzarik galdu gabe; Bergararen aurka partida gogorra izango dute.

Arratsaldean, Zumargik babesten duen Ohorezko erregional neskek jokatuko dute. Gorostolak agintzen duen taldea lan bikaina dabil egiten, laugarren da taulan eta lehen doan Oiartzunen aurka jokatuko dute partida oso interesgarria. Nesken partidaren ondoren, lehen mailako jubenilek jokatuko dute. Mikelen mutilak erdi taulan daude eta partidu zaila izango du asteburu honetan Sanpedrotarraren aurka.

Igandean, lehen partida Errendimenduko alebinek jokatuko; dute oso partidu garrantzitsua finalerdiak jokatuko baitituzte. Ondoren, ohorezko infantil mutilek jokatuko dute eta igande arratsaldean Zalla tabernak babesten duen lehen mailako kadeteek 16:00tan.   

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide