Beste deialdi bat Unax Ayori Realetik

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Futbol Taldea

Aste Santuan MIC FOOTBALL txapelketan hartuko du parte.

Beste pausu bat Unax Ayorentzako. Oraingo honetan, Aste Santuko oporretan, Katalunian izango du aukera jokatzeko Realarekin MIC FOOTBALL txapelketan. Txapelketa Apirilaren 13tik 17ra izango da, eta Lloret de Mar inguruko herri ezberdinetan jokatuko dituzte partiduak.  

Unaxek kadete mailan jokatzen du, baina oraingo honetan Rrealak jubenil taldearekin jokatzeko aukera emango dio, hau da, bera baino zaharragorekin. Oso berri onak bai Unaxentzako, baita ere Zumaiako Futbol Taldearentzako.

Zorte On Unax!!!!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide