Bost partida izango dira asteburu honetan Zumaian.
Larunbateko lehen partida lehen mailako infantil mutilek jokatuko dute; Ander eta Erlantzen jokalariek aurtengo azken partida jokatuko dute larunbatean; denboraldi gogorra izan dute baina gogotsu jardun dute denboraldi osoan. Ondoren, ohorezko infantil neskek jokatuko dute; Fernandok zuzentzen duen taldeak liga duda askorekin hasi zuen; maila gogorrarekin jardun behar zuten, baina denboraldi itxurosoa egiten ari dira; ea asteburu honetan irabazten duten partidua.
Larunbat arratsaldeko lehen partida, Metro tabernak babesten duen Preferente mutilek jokatuko dute. Talde hau Play-Off-etan sartuta dago aurreko asteko partida berdinduta. Partidu ez da erabakigarria baina hurrengo partidarako sentsazioak hartzeko bai. Zorionak talde hau egiten ari den denboraldiagatik.
Preferentearen ondoren, Erregionaleko mutilek jokatuko dute bere partidua. Hauek berriz taularen erdian daude, eta ezin gorago egon azken partidua galdu eta gero.
Igandean, berriz, partida bakarra izango da, arratsaldean, eta Idoia tabernak babesten duen ohorezko kadete mutilek jokatuko dute 16:30ean. Talde honek urteko helburua lortu zuen orain dela hilabete batzuk, eta orain disfrutatzen ari dira taularen erdian.