Igoera fasea Mintxela Zelaian (Elgoibar): azken aukera

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Futbol Taldea 2022ko mai. 30a, 20:50

Autobus zerbitzua izango da partidara joateko.

Zumaiako Futbol Taldeko mutilek azken aukera izango dute igoera lortzeko. Asteburu honetan play offeko hirugarren eta laugarren postuak erabakiko dira eta partida horretako irabazleak igoera lortuko du.

Zumaiakok autobus zerbitzua jarriko du ikusleak partidara joan daitezen. Autobusera apuntatzeko azken eguna asteazkena izango da, 14:00etan. Izena emateko posta elektronikoko mezu bat bidali behar da helbide honetara: zumaiako@zumaiako.com. Mezuko izenburuan “autobusa” jarri eta barruan izen- abizenak eta telefono zenbaki bat jarri behar da.

Larunbatean 15:45ean aterako da busa skate park paretik. Partidak 17:00etan izango du hasiera. Autobusak partidak amaitu ondoren hartuko ditu ikusleak eta skate parkean bertan utziko ditu bueltan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide