2022 – 2023 urterako futbol eskolako izen ematea irekitzen da. Epea Abuztuak 5-ean bukatuko da, lehentasuna Izen ematearen arabera izango da.
Izena emateko eta dokumentazio guztia betetzeko 3 era egongo dira:
1.- Ekainak 16-tik aurrera paperak Kiroldegian izango dira izen emateko. Kiroldegian jaso eta kiroldegian bueltatu dokumentuak + ordaingarria.
2.- Hurrengo helbidean lortu ditzakezu bete beharreko dokumentuak + ordaingarria, eskuz idatzi eta kiroldegian bueltatu daiteke. Hemen esteka:
https://drive.google.com/drive/folders/133nYD8oXtQao1F4jG87lOrv5vngbfv8f?usp=sharing
3.- Helbide berdina erabiliz lortu dokumentuak, eskuz bete, eskaneatu betetako dokumentuak + ordaingarria eta ondoren helbide honetara bidali: zumaiako@zumaiako.com
DOKUMENTUAK.
Ø Izen emate orriak: estekan 2 orri mota eskuratu dezakezu:
A.- 2011 urtean jaiotako mutilen izen emate orria.
B.- 2014-2013-2012 (Neska-mutilak) – 2011 (Neska) urtean jaiotako jokalarien izen emate orria.
Lehen kasuan izen ematea 105 € dira eta bigarren kasuan berriz 75 €. Aukeratu jokalarien urtearen arabera bat edo beste.
Ø Baimen orria. Orri hau Gipuzkoako foru aldundiak bete beharreko orri da eta beharrezkoa beteta bidaltzea.
Orri hau betetzeko laguntzak:
Denboraldia: 2022/2023.
Entitatea: Zumaiako Futbol Taldea.
Taldea: (Ez bete)
Taldearen kategoria: Jokalariaren jaiotze urtea.
Argazkia: Ez da behar jartzea.
Ikaslea: Jokalariaren Izen abizenak.
N.A.N: Jokalariak ez badu oraindik NAN txartela ez da beharrezkoa.
Ø Ordainketa: Urteko kuota ordaintzeko kontua, bertan jartzen du eta ordaingarria dokumentazioarekin bidali behar da; polikiroldegian edo korreo helbidera.
ENTRENAMENDUAK.
Jokalari kopurua igotzen ari denez eta futbol zelai bakarra, kontuan hartuz 3 talde gehienez osatuko direla ((2013-2014 neskak); (2013 Mutilak); (2014 Mutilak) entrenamenduak 2 egunetan izango dira: Asteazkena 17:00-tatik 18:00-tara (talde batek) eta igandean 9:30-tik 10:30-tara ( 2 taldek). Asteazkeneko eguna eta igandeko eguna txandakatzen joango da astero. Aldez aurre jakiteko noiz izango diren entrenamendu guztiak, egutegi bat egingo da denboraldi hasieran.