2022–2023 denboraldiko Futbol Eskolaren izen ematea ireki da. Epea abuztuaren 5ean bukatuko da eta lehentasuna izen emate ordenaren arabera izango da.
Izena emateko eta dokumentazio guztia betetzeko hiru era egongo dira:
Izenak emateko eskuoirriak Lubaki kiroldegian egongo dira. Kiroldegian jaso eta kiroldegian bueltatu dokumentuak eta ordaingaria.
Helbide honetan lortu daitezke bete beharreko dokumentuak eta ordaingaria; eskuz idatzi eta kiroldegian bueltatu daiteke.
Helbide berdina erabiliz lortu dokumentuak, eskuz bete, eskaneatu betetako dokumentuak eta ordaingarria eta klubaren posta elektroniko helbidera bidali: zumaiako@zumaiako.com.
Dokumentuak
Izen emate orriak
Estekan bi orri mota eskuratu daitezke:
A.- 2011. urtean jaiotako mutilen izen-emate orria.
B.- 2014.-2013.-2012. (neska-mutilak), eta 2011. (neskak) urteetan jaiotako jokalarien izen emate orria.
Lehen kasuan izena emateko ordaindu beharreko kopurua 105 euro dira; bigarren kasuan, berriz, 75 euro. Aukeratu jokalarien urtearen arabera bat edo beste.
Baimen orria
Orri hau Gipuzkoako Foru Aldundiarentzako bete beharreko orria da, eta beharrezkoa da beteta bidaltzea.
Orri hau betetzeko laguntzak:
Denboraldia: 2022/2023
Entitatea: Zumaiako Futbol Taldea.
Taldea: (ez bete)
Taldearen kategoria: Jokalariaren jaiotze urtea.
Argazkia: Ez da behar jartzea.
Ikaslea: Jokalariaren Izen abizenak.
NAN: Jokalariak ez badu oraindik NAN txartela ez da beharrezkoa.
Ordainketa
Urteko kuota ordaintzeko kontua, bertan jartzen du eta ordaingaria dokumentazioarekin batera utzi behar da kiroldegian edo postako helbidera bidali.
Entrenamenduak
Jokalari kopurua igotzen ari denez eta futbol zelaia bakarra denez, kontuan hartu behar da gehienez hiru osatuko direla: 2013-2014 neskak, 2013 mutilak, 2014 mutilak.
Entrenamendu saioak bi egunetan egingo dira: asteazkenetan 17:00etatik 18:00etara (talde batek), eta igandetan 9:30etik 10:30era (bi taldek). Asteazkeneko eguna eta igandeko eguna txandakatzen joango da astero. Aldez aurretik jakiteko noiz izango diren entrenamendu guztiak, egutegi bat egingo da denboraldi hasieran.