Ohorezko Erregional mailarako igoera lortuta, Zumaiako futbol taldeko jokalariek 2022-2023ko aurredenboraldia hasi dute. Aurten maila berrian taularen goi–erdi aldean egotea da helburua; ikusita lehengo urteko maila, aurten ere itxura ona emateko aukerak dituzte ohorezko erregional mutilek.
Aurten kanpotik etorritako bi fitxaketa berri izango ditu talde honek, biak zumaiarrak; alde batetik, oso ondo ezagutzen duten Igor Osa bueltatzen da bere betiko taldera, eta bestetik Mbay gaztea, azken urteak etxetik kanpo jokatutakoa baina Zumaiako Futbol Taldeko harrobian hasitakoa.
Zorte On mutilak!!!