Igoeretako asteburua

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Futbol Taldea

Zumaiako Futbol Taldeko kadeteak eta erregionalak mailaz igotzeko atarian daude.

Julen Mujikak zuzendu eta Idoia Tabernak babesten duen Ohorezko kadete mutilek, bihar larunbata 10:00etan jokatuko dute Deban partidaa. Norgehiagoka hau irabazi gero igoera lortuko lukete. Ondorioz, hurrengo urtean Euskal Ligan jokatzeko txartela eskuratuko lukete.

Bestalde, Javi Pinillak zuzentzen duen Erregional taldeak Amara Berri taldearen aurka izango du norgehiagoka Martutenen. Zumaiko taldea lehen postutik puntu batera dago sailkatuta, baino lehen postu horietan lau talde gehiago daude lehiatzen igotzeko asmoekin.

Ea ba bi talde hauek borobiltzen duten asteburua. Zorte on!!!!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide