Urtero egin ohi den bezala, Zumaiako futbol eskolan izena emateko epea zabaltzen da. Izen-emate hori egiteko, jokalariaren datu orria bete beharko da. Horrez gain, Gipuzkoako Foru Aldundiak kirol lehiaketetan parte hartzeko dokumentua ere bete behar da, eta, bukatzeko, matrikularen ordainketa egin.
1. Izena emateko orriak lortzeko, bi modu daude:
1.1. Dokumentuak ondorengo estekatik deskargatuz.
1.2. Dokumentuak Zumaiako Kiroldegian jasota, hauek harreran eskatu daitezke.
2. Nola bete jasotako dokumentazioa:
Dokumentazioan izena emateko bi orri daude; horietako bat 2012an jaiotako mutil jokalarientzat soilik da. Beste izen-emate fitxan, 2012an jaiotako neska eta 2013; 2014; 2015 jaiotako neska eta mutilentzako dokumentua da. Gipuzkoako Foru Aldundiaren dokumentuan, ez da beharrezkoa argazkia jartzea. Argazkirik gabe bidali behar da soilik.
3. - Eskatutako dokumentazioa beharrezko datuekin osatu ondoren, dagokion ordainketa egin eta bankuan dagokion ordainagiria eskuratu beharko da. Osatutako dokumentazioa bidaltzeko, bi eratara egin daiteke:
3.1.- Dokumentazioa posta elektronikoz bidalita. Dokumentu guztiak bete ondoren eta hauek digitalizatzeko, argazki kamara erabili daiteke edo eskaneatu. Dokumentuak digitalki edukita, zumaiako@zumaiako.com helbide elektronikora bidali beharko dira. Datuak zuzenak direla egiaztatu ondoren, mezu bat jasoko duzu erregistroaren onarpenarekin.
3.2.- Dokumentazioa kiroldegian entregatzea. Izena emateko fitxak beteta, dokumentazioa kiroldegiko harreran entregatu ahal izango dira.
Izena emateko epea abuztuaren 5ean amaituko da.
Zumaiako Futbol taldeko Zuzendaritza.