Lankidetza-hitzarmen berria

ZUMAIAKO FT-tik gure finantza-hornitzaile izango den Rural Kutxarekin lankidetza-hitzarmen berri bat lortu dugula jakinarazi nahi dizuegu. Akordio horrek aukera emango digu jarraian azalduko dizuegun promozioa eskaintzeko.

Lankidetza horri esker, klubeko jokalari guztiek 45 euroko dirulaguntza jasotzeko aukera izango dute Rural Kutxako bezeroen edo bezero berrien kasuan. Ordainketa hori Rural Kutxan bertan duzuen kontuan egingo da.

Era berean, gogorarazten dizuegu Rural Kutxaren haur eta gazteentzako programak doakoak direla 18 urte bete arte. Erakundeak ez du eskatzen iraunkortasunik, saldorik edo kontuko mugimendurik, soilik, bazkidea bezero izatea lankidetzaren unean. 30 urte bete arte doakoa izango da baldin eta doako zerbitzuak kontratatzen badira, besteak beste, Gaztea In programa, Banka Digitalaren, Ruralviaren eta Infomail posta telematikoaren zerbitzuak, bai eta telefono mugikorra erakundean informatuta edukitzea ere. Bestela, kostua 20 €-koa izango da hiru hilean behin.

Oraindik bezeroa ez bazara, Zumaiako Erribera kaleko 7. zenbakiko bulegora joan eta zure kontua ireki
dezakezu. Bulegoko telefonoak eta kontaktuak ere uzten dizkizuegu, gure erreferentziazko bulegoa baita Rural Kutxan. Telefonoa: 943865628. Posta elektronikoa: oficina.0172@ruralkutxa.com
Dokumentu honek diru-sarrera jasotzeko egiaztagiri gisa balioko du.

Abenduaren 31ra arteko epea duzue laguntza hori eskatzeko.

Adeitasunez,

Zumaiako F.T.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide