Familia agurgarriak,
Kirol esparruan, haurrak eta nerabeak garatzen diren beste gainerako esparruetan bezala, beharrezko neurriak hartu behar dira adingabeek kirol jardueran esperientzia positiboa izan dezaten. Bada Lege bat (haurrak eta nerabeak indarkerietatik babesteko Legea, LOPIVI izenez deitua) babes eta prebentzio estandar batzuk betetzera behartzen duena.
Gure klubarentzat legea betetzearekin ez da nahikoa. Hori horrela izango balitz, nahikoa izango litzateke protokolo bat eta babeseko ordezkari bat izendatzearekin. ZUMIAKO F.T.ak argi du gure kirolarien babesa ahalik eta gehien bermatzeko BEHAR DIREN NEURRI GUZTIAK jarri nahi dituela.
Horregatik, hilabete honetatik aurrera ZAIN-en zerbitzuak kontratatuko ditugu (kirolean espazio seguruak, babesleak eta tratulari onak sortzen aditua den gizarte-kooperatiba). Arrisku guztiak ahalik eta gehien murrizteko eta kanpoko babes ordezkari bat izateko beharrezkoak diren neurri guztiak garatzeko prozesuan lagunduko digu. Nahiz eta erreferentziazko pertsona bat izango dugun klubean komunikazioa errazteko, bere ezagutza eta esperientziengatik, prestakuntza prozesu osoan eta neurriak egokitzeko prozesuan lagun gaitzake, gure klubean gerta daitekeen edozein indarkeria egoeraren aurrean neurri bateratuak hartzea eta laguntzea beharrezkoa balitz.
Hasi gara teknikariei prestakuntza ematen, eta laster familiak ere gonbidatuko zaituztegu horri buruzko prestakuntzara; hor izango duzue aukera ZAIN-eko lantaldearen zati bat ezagutzeko. Gure lehentasuna da adingabeek kirol jarduera positiboa izatea, haien bizi garapena oztopa dezaketen egoerarik gabe.
Agur bero bat,
Juan Luis