Futbol eskolako 2024/2025 denboraldirako izen-emate epea irekita

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Futbol Taldea 2024ko eka. 25a, 08:14

Joan den ostiralean, 11:00etan, taldearen webgune berrian futbolerako izen-ematea ireki zuen Zumaiako Futbol Taldeak.

Zumaiako Futbol Taldeak datorren denboraldiko Futbol eskolako izen-ematea zabaldu du. Futbol taldearen webgunearen bidez bete ahal izango dira izen-emateak. Uztailaren 20ra arte eman ahal izango da izena.

Plataforma berri honek izen-emate prozesu erraza eta azkarra eskaintzen du. Ez galdu aukera gurekin bat egiteko, anima zaitez eta eman izena!

www.zumaiako.com.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide