Emakumeen Ohorezko Erregional mailako sailkepeneko lehen bi postuetan dauden taldeak neurtuko dira bihar arratsaldez, 15:45etik aurrera, Zumaiako Aita Mari futbol zelaian ligako 19. jardunaldian. Lider den Antiguoko klub donostiarra hartuko du sailkapenean bigarren den Zumaiakok etxean.
Oraindik ere liga irabazteko aukerak mantentzeko ezinbestekoa dute gorriek partida irabaztea, eta taldea animatzera joateko deia egin die klubak herriko zaletuei.