Urtarrilak 11 izango da urteko lehen odol ematea

Urtearen haserarekin batera Zumaian lehen odol ematea izango dugu.

Urtarrilak 11, asteazkena, izango dugu urteko lehen odol ematea. Zumaiako odol emaileak antolatuta, Zumaiako jendeari dei egiten zaio odol ematera hurbiltzeko.

Aldaketa txiki bat egin behar izan dugu eta hemendik aurrera txandak hartzeko zenbakiak 17:00tatik aurrera emango dira, ez lehenago.

Jubilatuen egoitzan izango da odol ateratzea, arratsaldeko 17:30 tatik 20:30 tara bertan egongo gara zuen zai. Animatu eta eman odola, eman bizia.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide