Uztailaren 5an odol emaileak Zumaian

2017. urteko laugarren odol ematea izango dugu Zumaian.

Uztailak 5, asteazkena, 2017. urteko laugarren odol ematea izango dugu. Zumaiako odol emaileak antolatuta, Zumaiako jendeari dei egiten zaio odol ematera hurbiltzeko.

Gogoratu hemendik aurrera txandak hartzeko zenbakiak 17:00tatik aurrera emango direla, ez lehenago.

Jubilatuen egoitzan izango da odol ateratzea, arratsaldeko 17:30 tatik 20:30 tara bertan egongo gara zuen zai. Animatu eta eman odola, eman bizia.

Gogoratu udaran odol eskaera asko igotzen dela eta hori dela eta beharrezkoa dugula odol emaileen borondatea.

Zumaiako Odol Emaileak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide