2018 urteko lehen odol emateak

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Odol Emaileak

Urtarrilaren 24an izango ditugu 2018 urteko lehen odol emateak Zumaian

Urtea hasi berri dugu eta Zumaian lehen odol ematea gertu da. Urtarrilaren 24a izango da, asteazkena, arratsaldeko 16:30tatik hasita eta 20:30 arte. Zenbakiak hartzea ere 16:30tan izango da. Aurten ordutegi berria dugu eta ordu bete gehiago izango dugu jendeari odola ematea errazteko. Gogoratu, 16:30tan hasiko gara odol emateak egiten.

Jubilatuen egoitzako 2. solairuan izango gara zuen zain. Eman odola, eman bizia.

Bertan ikusiko garelakoan, agur terdi.

Zumaiako Odol Emaileak

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide