Odol ematea izango da bihar

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Odol Emaileak

Bihar, asteazkena, arratsaldeko 16:30ean, Zumaiako jubilatuen egoitzan beste emanaldi bat izango dugu.

Zumaiako odol emaileak uztailean berriro elkartuko gara odola ateratzeko. Uda garaian asko ugaritzen dira odol beharrak, horregatik emanaldi hauek beharrak betetzeko garrantzi handia dute. Gogoratu arratsaldeko 16:30ean hasiko garela odol ateraldiekin, eta amaiera iluntzeko 20:30ean izango da.

"Transfusioa denon eskubidea, Odola Ematea denon ardura".

Zumaiako Odol Emaileak

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide