Zumaiako Zikloturista Elkarteak 2018 denboraldia abiatu nahi du eta horretarako bere bazkideei bilera deia luzatzen die. Bilera osteguna, urtarrilak 18, arratsaldeko 19:30tan Pulpo Elkartean izango da.
Bileran honako gaiak izango dira:
- 2018 denboraldiko lizentzien banaketa.
- Lehendakari aldaketa eta datorren urterako aukeraketa.
- Galderak eta iradokizunak.
Bertan ikusiko garelakoan, ondo izan.
Zumaiako Zikloturista Elkartea