Zumaia-Lizarra ibilaldi zikloturista

Irailak 1, larunbata Zumaiako Zikloturista Elkarteak Lizarrara (Nafarroa) ibilaldia antolatu du

Zumaiako Zikloturista Elkarteak urtero egiten duen ibilaldia antolatu du aurten ere. Nafarroako Lizarra herrira izango da irteera eta irailak 1, larunbatean izango da. Goizeko 7:30ean Pulpo elkartearen aurrean elkartuko gara ibilaldiari hasera emateko.

Ibilaldia Zumaian hasi eta Azpeitiko bidea hartuaz, Mandubi, Salbatore, Mutiloa eta Zegama igaro ondoren, Otzaurte gainera iritsiko gara. Otzaurten hamaiketakoa egingo dugu, indarrak berreskuratzeko. Otzaurtetik Altsasura jeitsi gara, ondoren Urbasara igotzeko. Jeitsiera Lizarrara eta bertan atsedena eta bainua artuko dugu bertako igerilekuetan.

Bazkaria Lizarran dagoen Casanova jatetxean izango dugu. Bazkari oparoaren ondoren, autobuses itzuliko gara Zumaira.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide