Zumaiako Zikloturista Elkartearen zigilatzeen aldaketak

Zumaiako Zikloturista Elkarteak ospatutako azken bileran zigilatzeen aldaketak onartu ziren.

Bileran agertu zen bezala, Zarautz, Getaria eta Zumaiako zikloturistak 2019 urtean zigilatzeak egiteko modua aldatu egingo dute:

  • Beti bezala irteerak antolatuko dira, baina zigilatzeko arduradunik gabe, beraz, ez da liburuxkarik egingo, ez arduradunik, ez eta zigilurik botako.
  • Zigilatzeak astebukaeran egingo dira, larunbat edo igandean, ez dago egun eta ordu zehatzik.
  • Irteerak irailean amaitu beharrean, udazkenean ere egiteko egutegia luzatuko da.
  • Zarautz-Gernika-Zarautz irteera zikloturista bat antolatuko du Zarautzko Zikloturista Elkarteak. Bertan Getaria, Zarautz eta Zumaiko Zikloturistak hartuko dute parte. Irteera zikloturista luzea baina lasaia izango da, garai bateko proba gogoratuz.

Bileran ere beste puntu batzuk onartu ziren:

  • Urtero ospatzen dugun afaria; azaroak 9, ostirala, Txoaskiña Elkartean ospatuko da.
  • Erropa berria aterako da 2019 denboraldirako. Erropa motza eta luzea egingo dugu bazkideentzako.

Bizikletan ibiltzea eta ibilbide eta leku berriak ezagutu nahi badituzu, gure Elkartean bazkide izatera gonbidatzen zaitugu.

Zumaiako Zikloturista Elkartea

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide