Zikloturisten 2019 denboraldiko lizentzien berritzeko epea ireki da

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Zikloturista Elkartea 2018ko abenduaren 27a

Zumaiako Zikloturista Elkarteak 2019ko lizentziak berritzeko epea irekita dagoela jakin arazten du.

2019 urteko zikloturista lizentzia 130 € igo denez, Zumaiako Zikloturista Elkarteak ospatu duen bileran honakoak erabaki dira:

2019 denboraldian Elkarteko bazkide egiteko 20€ ko kuota ordaintzea nahikoa da.

Bazkidek Lizentzia atera nahi izan ezkero, 150€ ordaindu behar dute.

Lizentzia atera nahi ez duenak, aseguru pribatua ateratzea gomendatzen da, kirol-anitz edo aisia/istripuak motako asegurua. Zumaiako Gorka aseguruak 80€ko asegurua eskaintzen du.

Ordainketa egiteko epea errege egunean amaituko da. Ordainketa egiterakoan izen abizenak adierazi.

Ordainketa: LABORAL KUTXA

Kontu zenbakia: 3035 0037 49 0370022208

Zumaiako Zikloturista Elkartea

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide