Haien jarduera politiko publikoagatik atxilotu zituzten, Espainiako estatuan atxilotutakoak torturak salatu zituzten, eta etxetik ehunka kilometrotara kartzeleratu zituzten denak. Militantzia politikoa ezin da delitu bilakatu bere burua demokraziatzat duen sistema batean. Atzo Beñat izan zitekeen. Gaur Marina, Bergoi, Ibon, Xabat, Igarki, Ainhoa eta Aiala izan dira eta bihar ni edo zu izan ez gaitezen, herritar orori dagokigu elkartasunetik konpromisorako saltoa egitea. Euskal herritarren gehiengoaren nahiaren aurka, guztion eskubide zibil eta politikoak, politikeriaren izenean, berriz azpiratu ez ditzaten.
Azken gertakarien harira, atzo, kiroldegi pareko zubian elkartu ginen. Bestalde, gogoratu gaur, 22:00etan Aita Mari Zinean, 'Elkartasunetik Konpromisora desobedientzia' dokumentalaren estreinaldia izango dela.