Zumaiako Udal Musika Bandak urteroko hitzorduari erantzunez, Kontzertu Didaktikoa prestatu du. Aurten, III. Metal Topaketa dela eta, bertako irakasleak gonbidatu ditu ZUMBek bakarlari lanetan laguntzeko.
Helburua metaleko instrumentuak ezagutaraztea da eta horrelako jarduerak oso lagungarri suertatzen dira, ezagutzera emateko. Bide batez, Musika Eskola eta Musika Bandaren arteko elkarlana ere bultzatzen dugu. Horren adibide gisa, urtero antolatzen den Metal Topaketa.
Guretzat plazer haundia izango da Iñigo Remirez de Ganuza (tronpeta), Victor de Andrés (tronboia) eta Iñigo Guembe (tuba) irakasleekin lan egitea eta mimo haundiz ari gara kontzertua prestatzen. Baina aipatu beharra dago, gure bandako partaide den Bego Arrieta (tronpa) ere izango dugula bakarlari kontzertu honetan, bere instrumentuan oso garrantzitsua den obra batekin: Camille Saint-Saens, frantziar konpositorearen kontzertua.
Kontzertu zoragarri honetaz gozatzeko aukera, maiatzaren 5ean izango da, eguerdiko 12:30etan, Zumaiako komentuan. Asteburuan zehar, maiatzaren 3an hasita, III. Metal Topaketa izango da Zumaian eta igandeko kontzertu honekin bukaera emango zaio.
Beti bezala, gure publiko guztia gonbidatuta dago. Oraingo honetan, ordea, metaleko instrumentuen munduan murgildurik dagoen guztiari ere luzatzen diogu gonbidapena.
- Xian ……………………………………………………….….……… Henk Hogestein
- Deep River ………………………………………………………………..……..…. Adap. John Moss
Barkalaria: IÑIGO GUEMBE
- Trumpet Concert in Bb: 3er. mov. …………………………………………………... Joseph Haydn
Barkalaria: IÑIGO REMIREZ DE GANUZA Adap. Jos. Hankenn
- Swing Low ………………………………………………………….……… Trans. John J. Morrisey
Barkalaria: VICTOR DE ANDRÉS
- Morceau de Concert op.94 (Allegro Moderato-Adagio-Allegro ma non troppo). C. Saint-Saens
Barkalaria: BEGOÑA ARRIETA