FLAMENKO GAUA! Musika Bandaren Udarako Kontzertua

Erabiltzailearen aurpegia ZUMB 2013ko uzt. 17a, 09:19

Larunbat honetan, urtero bezala, Udarako Kontzertua antolatu dugu Musika Bandan. Beti izaten da berezia, baina aurtengoak zapore gozo-gazi bitxia izango du, hain zuzen ardo zuri eta gazpatxoaren zapore bizi-bizia. Sevillara baigoaz gure kontzertuan. Hain zuzen, Sevillako patio tipiko bat montatuko dugu Mari kalean, eguraldia lagun.

Errepertorioa Flamenkoaren inguruan girotuko da, oso ezagunak diren piezak hain ezagunak ez direnekin egoki-egoki nahastuta eta aparteko bakarlariak lagun ditugula. Kontzertuak momento desberdin ugari izango ditu, baina beharbada bereziena Palindromía flamenca piezarekin etorriko da –ikus bideoa–. Zailtasun tekniko haundiko pieza da hau, non Saxo Sopranoak bakarlari papela egiten duen, hain zuzen Julen Izarra gure lagun haundiarekin kontatu ahal izango dugu. Eta bakarlarien taldetxoa osatuz, Javi Gil, gitarra, eta Estanis Antia, kaxoi flamenkoarekin.

Besteak beste, pasodoble ospetsuak eta Carmen operako oberturak osatuko dute egitaraua. Beti ere, goi mailako musika bandarentzat moldatua.

Animatu larunbatean, gaueko 10etan izango da Mari kalean. Eguraldiak ez badigu laguntzen, komentuan egingo dugu kontzertua.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide