Gure jarraitzaileek jakingo dutenez, pasa zen maiatzean metalezko bakarlariak izan genituen eszenatokian : tronpeta, tronboia, tronpa eta tuba izan ziren aldi hartan entzuteko aukera izan genituenak. Oraingoan berriz, egurrezko tresnak izango dira protagonista, edo nazioarteko hizkuntzan, woodwinds. Eta horregatik kontzertu honetako izenburua: Woodwinds Time edo Egurrezko tresnen garaia. Oboearen tinbre fina, klarinetearen goxotasuna, saxoaren birtuositatea eta flautaren alaitasuna gozatzeko aukera izango dugu.
Entzun ahal izango diren piezak, maila haundikoak izango dira, eta maila haundiko maisuak idatzita: Gioacchino Rossini, italiarra; Ferrer Ferrán, valentziarra; Kurt Gäble, germaniarra; eta Ennio Morricone, italiarra eta Hollywood-eko maisurik haundienetarikoa.
Gure bakarlariak berriz, Zumaiako Musika Bandako kideak, taldeko musikari bikainak izateaz gain, oraingoan bakarlari lanetan iharduteko erronka hartu dutenak, zailtasun haundiko piezak eskeiniko dizkigutelarik.
Hitzordua larubatean izango da, irailak 28 arratsaldeko 19:30etan, komentuan. Denok zaudete gonbidatuta!