ZUMBen Udaberriko Kontzertua ostegunean

Erabiltzailearen aurpegia ZUMB 2015ko mar. 17a, 09:27

Datorren ostegunean, hilak 19, Udaberriko Kontzertua emango dugu Alondegiko Oxford Aretoan arratsaldeko zazpiretatik aurrera. Hauxe da egitaraua:


• EL CAMINO REAL – A Latin Fantasy ...........Alfred Reed
  Allegro con fuoco- Fandango Lento- Allegro brillante
• RAPSODIA VASCA ......................................Vicente Beobide
  Sarrera- Allegretto
  Adagio ben cantato
  Allegro Ritmico
• WATER from 1st Symphony .........................Philip Sparke
  Amanecer
  Movimiento- fluir
  Juego- nubarrones- tormenta
  Retorno a la calma
  Anochecer
• LA ENTRADA .............................................Quintin Squembre
• LA GRAN VIA Selección .............................Chueca y Valverde (Transc. P. Marquina)

Aipatzekoa da lehen aldiz joko dugula Philip Sparkeren "Earth, Water, Sun, Wind (Symphony No. 1)" obra. Kontzertu honetan, "Water" atala bakarrik sartu dugu egitarauan. Behin baino gehiagotan sartu izan dugu musikagile ingelesaren obraren bat gure emanaldietan, adibidez: "The Year of the Dragon", "Time Remembered", "To a New Dawn", "Four Norfolk Dances", "Shalom!", "Portrait of a City" eta  "Suite from "Hymn of the Highlands"".
Hemen dauzkazue Sparkek berak obrari buruz idatzitako oharrak.

Gonbidatuta zaudete!  

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide