"Conferences and Workshops" (Kongresuak eta Jardunaldiak) atalean argitaratu da Espainiako Orkestra Nazionaleko klarinete-jole eta Maratoiko irakasle den Carlos Casadók idatzitako testua. Klarinete Maratoia zer den azaltzen du bertan Casadók, egitasmoaren helburuak eta funtzionamendua azalduz. 2014ko azaroaren bukaeran egin zen XIII. edizioa, eta parte hartzaile batzuen iritzia ere biltzen du Casadók testuan. Adibidez: "Eskerrik asko antolatzaileei emanaldi bikainengatik eta baita emandako tratuagatik ere. Zoritxarrez, ikasleen guraso batzuek ezin izan dute etorri, baina hala ere, lortu dugu autobusa betetzea. Datorren urtean berriz ere antolatzen baduzue, seguru joango garela... horrelako egitasmoek lagundu egiten dute jendea erakartzen" (Santanderko Musika Kontserbatorioko irakasle bat).