Zein dira inoiz Olinpiar Jokoetan parte hartu duten lau kirolari zumaiarrak?
Juan Del Campo, Iñigo Peña, Kauldi Odriozola eta Janire-Gonzalez-Etxabarri.
Zenbat urte bete zituen 2024an Pulpo Eskubaloiak?
50.
ETBko Goenkale telesailean, zer pertsonaia antzeztu zuen Abelin Lizanisorok?
Xatur.
Nor da Gernikako parkean dagoen ‘Elkarrizketa’ eskultura multzoaren egilea?
Iñaki Olazabal.
1918an, Lehen Mundu Gerraren amaieran, itsasontzi bat hondoratu zen Zumaia parean, itsaspeko batek torpedoz jota. Itsasontziaren karga harraldean azaldu zen hurrengo egunetan. Zer zeraman itsasontziak?
Abelinak.
Zumaiarrek nola esaten diote itsas trikuari?
Ostarrena.
Ze udalerri ditu Zumaiak mugakide?
Getaria, Zestoa, Aizarnazabal eta Deba.
Hauetako zein ez da Zumaiako soziedadea?
Txoritxiki
Non izaten da odola emateko aukera Zumaian?
Jubilatuen egoitzan.