Lapetan (eta 4): Zenbat dakizu Zumaiari buruz?

Erantzun zuzenak

  • Petxatokiko kalestutik bazoaz, nondik nora iritsiko zara?
    Erribera kaletik Olazabal idazkariaren kalera.
  • Non dago Maia haitza?
    Santiago hondartzan.
  • TAO sistemaren arabera, ze gune dago urte osoan mugatuta?
    Moilaberriko zubitik Pulpo pareraino.
  • Non dago Emakumeon Etxearen bulegoa?
    Ardantzabiden.
  • Herriko zer hiru ikastetxeren bateratzetik sortu zen Zumaiako Herri Eskola 1995ean?
    Zumea ikastola, Julene Azpeitia eta Zumaiako Institutua.
  • Nor da Zumaiena ikastetxeko eraikinaren egilea?
    Luis Peña Gantxegi
  • 'Irakurri matte' izena du herriko irakurle taldeak. Zeinen omenez?
    Julene Azpeitia.
  • Nola izena du Oikiako kultur elkarteak?
    Mantzior Kultur Elkartea
  • Bertso forma duten zenbat doinu bildu zituen Joanito Dorronsorok Bertso doinutegia liburu bilduman?
    2.196
  • Zenbat dira Euskal Herritik kanpo jaiotako zumaiarrak?
    Ia %20.