Lapetan 2026 (1): Zenbat dakizu Zumaiari buruz?

Erantzun zuzenak

  • Zein urtean sortu zen Balenciaga S.A. ontziola?
    1921ean.
  • Zer materialez dago egina Sanjuaniturri?
    Zumaiako zementuz.
  • Azken bizpahiru urteotan, zenbat haur jaio dira Zumaian urtean, batez beste?
    50 inguru
  • Herriko ze musika taldek eman zuen agurreko azken kontzertua Itzurunen 2007ko irailean?
    Karidadeko Benta.
  • Nola esaten zaio Zumaian martin arrantzaleari?
    Martintxo.
  • Nor da 'Hamaika argi gure euskarari' liburuaren egilea?
    Imanol Azkue.
  • Santelmoetan, errepetizioetako ostiral gauean, zer ekitaldi izaten da txosna gunean?
    Bertsio Gaua.
  • Nola izena du Beñat Fernandezek, Mikel Larrañagak, Imanol Balentziagak eta Ibon Gorritik osatutako musika taldeak?
    Biderbost.
  • Zenbat domina irabazi zituen Maite Etxabe piragüistak 2025ean, nazioarteko eta Espainiako txapelketetan?
    Hogei.
  • Txalupa hartu, barratik irten, eta “gora” joatea erabaki dut. Norantz noa?
    Getariarantz.