Laguntza

Baleike 2008ko otsailaren 12a

1. Blog sorkuntza

Nola sortu blog bat?

Blog bat sortzeko nahikoa duzu Bloga sortu atalean klik egin eta bertan agertzen diren pausoak jarraitzea. Hiru pausotan zure bloga abian izango duzu.

Nork sortu dezake bloga?

Edozein pertsona edo taldek sortu dezake, beti ere arauetan adierazitakoak betetzen baditu.

Baleike.com-en erregistratuta egoteak balio du?

Ez. Baleike.com-eko erregistroa webgunearen atal horretara mugatzen da. Blogak sortu eta kudeatzeko atal honetan erregistratuta egon behar da Bloga sortu atalaren bidez.

2. Blogaren kudeaketa

Bloga sortu dut. Orain nola kudeatzen da?

Blog komunitatearen orri nagusian zure erabiltzaile izena eta pasahitza sartuta zure blogaren kudeatzaile atalera pasako zara.

Zer egin dezaket bertan?

Bertatik kudeatuko duzu zure bloga: berriak gehitu eta editatu, kategoriak eta albumak sortu, erabiltzaileak gehitu, blogaren itxura aldatu, etab.

3. Berrien kudeaketa

Nola gehitzen dira berriak?

Berriak kudeaketaren ataletik gehitzen dira.

Zer dira kategoriak?

Kategoriak kudeatzaileak sortzen ditu berriak, loturak, etab. antolatzeko.

4. Blogaren itxura

Nola alda dezaket nire blogaren itxura?

Blogen itxurak guztiz egokitu daitezke. Horretarako txantilioiak erabiltzen dira. Kudeaketaren ataletik, aurrez ezarritako sei txantiloitatik bat hautatu dezakezu zure blogarentzat, edo nahiago baduzu zure txantilioi pertsonala jarri.

Non aurkitu ditzaket txantilioi gehiago?

Aurrez eginda dauden txantilioi asko topatuko dituzu Interneten. WordPress-erako baliogarria den edozein txantilioi erabili dezakezu.

Nola sortu dezaket nire txantilioia?

Zure blogaren txantilioia aldatu edo propio sortu dezakezu. Interneten daukazu horri buruzko dokumentazioa.

5. Blogaren erabiltzaileak

Nork idatzi dezake nire blogean?

Blog batean kudeatzaileak eta hark gonbidatutako erabiltzaileek bakarrik argitaratu ditzakete berriak. Baina edonork egin ditzake berrien gaineko iruzkinak, kudeatzaileak erantzuteko aukera desgaitzen ez badu.

Nola gehitu ditzaket erabiltzaileak?

Kudeatzaileak gunearen administraziotik gehitu ditzake nahi dituen erabiltzaileak.

6. Harpidetzak eta sindikazioa

Nola jaso ditzaket nire ordenagailuan blog bateko berriak?

Atal hau ez dago baleike.com bezala antolatua, eta beraz, ezin zara erregistratu posta elektronikoz berriak jasotzeko. Baina RSS eta Atom bidez edozein blogetako berriak jasotzeko aukera daukazu.

Zer da RSS?

Really Simple Syndication (RSS) webgune batetik albisteak bidaltzeko sistema automatizatua da eta blogetan argitaratzen den guztiaren berri berehala eduki ahal izango duzu horri esker.

Nola harpidetu naiteke RSS bidez?

Doako RSS irakurgailu asko dituzu sarean. Batzuk zure ordenagailuan erabiltzekoak dira (adibidez Rssreader) eta beste batzuk on-line irakurgailuak dira (Bloglines esaterako). Hemen topatu ditzakezu batzuk. Nabigatzaile batzuek ( Firefox eta Opera , esaterako) ere RSS hartzen dute (Firefoxek Live Bookmarks eta Operak Feeds esaten diete).

7. Bestelakoak

Non topatu dezaket laguntza gehiago?Blogen atal hau WordPress software libreko plataforma erabiliz garatu dugu. WordPRess-en webgunean topatuko duzu dokumentazioa eta baita laguntza-foroak ere.

Honekin nahikoa izango ez bazenu helbide honetara idatzi dezakezu laguntza eske: blogak@baleike.com

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide