Zertan ari dira euskarazko hedabideak?

Baleike 2012ko abenduaren 3a

Euskarazko hedabideei buruzko mahai-ingurua izango da gaur arratsaldean (18:30ean) Alondegian. Euskarazko hedabideek gaur arte egin duten bideaz, egungo egoeraren diagnosiaz, eta erronkei aurre egiteko estrategietaz hitz egingo dute Iban Arregik (Euskarazko Komunikazio Taldea), Mikel Irizarrek (Tokikom) eta Gorka Zabaletak (Baleike). Mahai-inguruarekin amaiera jarriko zaio Euskararen Asteko egitarauari. Larunbatean euskararen aldeko aldarria eta jaia uztartu ziren Zumaiako kaleetan, argazki bilduman ikus dezakezuenez.

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide