Iñaki Espillaren oroimenez

Baleike 2012ko abenduaren 5a

Pulpoko jokalari izan zen Iñaki Espilla gaztearen oroimenezko jaialdia antolatu du klubak larunbaterako. Lagunarteko bi partida jokatuko dira Pulpo eta Euskadiko selekzioaren artean, Lubakin, 16:00etatik aurrera.Ia urtebete da Iñaki Espilla Pulpoko jokalari gaztea hil zela, baina klubeko lagunek bizirik mantendu nahi dute oroimenean. Horrela, Iñaki Espilla I. Oroimenezkoa antolatu dute larunbat arratsalderako. Lagunarteko bi partida jokatuko dira, Pulpo eta Euskadiko selekzioaren artean. Lehen partidan Pulpoko neska kadeteek Euskadiko infantilen kontra jokatuko dute, 16:00etan hasita. Euskadiko selekzioan Sara Torriko zumaiarrak jokatuko du. Mutilen txanda izango da ondoren: Pulpoko jubenilak Euskadiko kadeteen aurka. Azpimarratzekoa da Euskadiko selekzioan bost zumaiar daudela: Ander Torriko, Iñigo Alday, Mikel Martinez, Ander Olaizola eta Kauldi Odriozola –azken hau min hartuta dago–.

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide