Igandean Gabonetako jaialdia egingo dute Maria eta Josen

Baleike 2012ko abenduaren 11

Abenduaren 16an egingo dute Gabonetako jaialdia Maria eta Jose ikastetxean (17:00etan). Urtero ohi dutenez, Zumaiako Maria eta Jose Ikastetxeko ikasleek eta irakasleek Gabonetako jaialdia prestatu dute aurten ere, Jesus haurtxoaren jaiotza ospatze aldera. Ekitaldia abenduaren 16an, igandea, arratsaldean taularatuko dute, 17:00etatik aurrera, ikastetxeko aretoan.

Jaialdi honetan ikastetxeko ikasle guztiek hartuko dute parte: Haurtzaindegiko eta Haur Eskolako haur txikienetik hasi eta DBHko ikasle gazteenak arte, alegia. Gogoz eta ilusioz prestaturiko abesti, dantza, antzezpen eta Olentzero eta nahiz Erregeen etorreraz gozatzeko aukera izango da.

Emanaldia batik bat ikastetxeko ikasleen gurasoei zuzenduta dago, baina oro har zumaiar guztiak gonbidatuta daude ikuskizuna ikustera.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide