Urkullu lehendakariak Arantza Tapia aukeratu du Eusko Jaurlaritzako ekonomia saila gidatzeko

Baleike 2012ko abenduaren 14a

Arantza Tapia Garapen Ekonomikoa eta Lehiakortasuna saileko buru izango da Iñigo Urkullu lehendakariak osatu berri duen gobernu taldean. Astigarragan jaioa (1963), Arantza Tapia Zumaian bizi da 1988tik. Industria ingeniaritzan doktore da, eta EHUko katedradun. Politikagintzan, Juan Jose Ibarretxerekin estreinatu zen ardura postuetan: Garraio eta Herri Lan sailburuorde izan zen 2005etik 2007ra. Ondoren, Markel Olanok Gipuzkoako Foru Aldundira ekarri zuen, Mugikortasun eta Lurralde Antolaketa departamentuaz ardura zedin. 2011tik parlamentari da Espainiako Kongresuan (Gipuzkoako zerrendaburu aurkeztu zen).

Ikus hemen Urkulluk osatu duen gobernuko kideak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide