Santo Tomas eguna ospatuko dute Alai auzoan

Baleike 2012ko abenduaren 17a

Santo Tomas egunerako jaia antolatu du Alai kultur elkarteak auzoko merkatari eta tabernarien laguntzarekin, goizeko 11:00etan hasi eta gauera arte. Hemen daukazue egitaraua:Ostirala 21, Santo Tomas eguna

11:00etan, zabalduko da txosna. Txistorraren salmentan ateratzen den dirua Aspanogi (Gipuzkoako haur minbizidunen guraso elkartea) elkarteari emango zaio. Eguerdian, triki poteoa.

17:00etan, Potxin eta Patxin pailazoen ikuskizuna izango da.

18:30ean Ianire Bracamonte eta bere ikasleen dantza erakustaldia.

19:30ean, auzoko tabernetan triki-bertso poteoa.

Musikak gaueko 11:00ak iritsi arte jarraituko du.

Antolatzaileek herritar guztiak animatu nahi dituzte festara, ahal izanez gero baserritarrez jantzita. Elkarteko zuzendaritzak merkatari eta tabernarien laguntza eskertu nahi du.

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide