Ostiralean (22:00etan, Oxford aretoan) Aktibo toxikoa antzezlana ikusteko hiru lagunentzako bina sarrera dauzkagu zozkatzeko Baleikeko bazkideen artean. Nahikoa duzue galdera honi erantzutea: nor da antzezlanaren zuzendaria? Bidali mezua aldizkaria@baleike.com helbidera, eta zehaztu bazkidearen izena. Erantzuna hemen aurkituko duzue:Aktibo toxikoa
Sinopsia: Hor dator Bat, Bat Jauregi. Bere maleta eta guzti, jendearen artetik azaltzen da. Han irrifar bat, begirada triste bat hemen, maletan darama arima. Pailazo bat?, mimo bat?, klown bat? guzti hori bada ere, pertsona da eta.
Haren begiradak ikusaraziko digute errealitatea beste alde batetik...
Kalean panpina mekaniko baten antzera, txanponen zain, bere txapa botatzeko. Edo tipo bera, Blues brothersen itxuraz, taberna baten terrazan periodikoa irakurtzen, notiziak nonbait. Jendea ikusi eta bere txapa botako duena.
Gure mundu desastre honi, errepaso bat emango dio.
Bat Jauregi politikaria izandakoa da. Erretirua hartutako gizasemea. Krisiak bete betean harrapatu du eta ekintza bat egitera dator.
Bankuak etxetik bota du eta kale gorrian utzi du.
Baina ez dago geldirik egoteko prest. Ez du nahiko kanpaldi, konzentrazio edo “indignados” talde bat osatzea. Berak beste zerbait antolatu du.
Eta horretarako konbokatuko gaitu, zuen herriko kale edo plaza batean, bere ekitaldian parte hartzeko.
Zuzendaria: Inazio Tolosa
Aktorea: Patxi Santamaria
Gidoia: Mikel Elortza
Antzerki taldea: Bederen1